Aurten Hartza eguna berreskuratu zutela 25 urte izango dira!

 

Euri eta guzti pasa den ostiralean hartza irten zen berriro Ermuko kaleetan zehar ibiltzeko.

Beti bezala Anaitasuna ikastola, Eskolabarri ikastetxea, AEK Kaltxango Euskaltegia, Ermuko Udal Euskaltegia eta Euskal Birusa taldeen elkarlanean antolatu zen, udalaren babesa dutelarik.

Kalejira Ermuko kaleetatik zehar egin zuten,hartzaren koplak abestuz eta Trikitilarien laguntzarekin.

Bertsoak 1934ean Guillermo Bengoetxeak, Txindurrik, idatzi zituen. Oso gaixo zegoen lagun baten animoa altzatzeko. Patxi Urkokoren istorioa gogoratuz berari buruzko lau kopla idatzi zituen.

Guzti hau aratuste sasoian gertatu zenez ,“koko janztea” pentsatu zuten eta koplak buruz ikasita zituztela kalera irten ziren festan.
1989ean Euskal Birusa elkarte kulturalak Hartzaren bertsoak berrezkuratu zituen. Kopla hauek Guillermoren alaba zenak, Maria Bengoetxea Isasi-isasmendik, Maria “txindurrinekoa”k gaztetan buruz ikasi zituen eta berak ahalbidetu zuen koplak gugana heltzea.

Hori dela eta Guillermo eta bere alaba Mariari eskerrak emateko bertso eskolak 2 bertso sortu zituen,omenaldi txiki bat eskeiniz.

Kalejira plazan bukatu zen eta txorizo bokadiloak eskeini ziren parte hartu zuten guztientzat. Jendetza handia batu zen, arrakasta handiko eguna da eta. Horrela ohitura zaharra bizi bizi mantentzen da.

Zorionak Hartza!!!!

Dejar una respuesta

Su dirección de email no será pública.